2011/02/17

TEMPORADA 2011 / 2011. DENBORALDIA
Aurtengo denboraldirako, gure babesleak direla eta blog barria zabaldu dogu. Bloga euskeraz eta erderaz izango da, gure babesleak uler ahal izateko.
------------------------------------------------------
Para la presente temporada, y debido a nuestros patrocinadores, hemos abierto un nuevo blog, que sera escrito en castellano y en euskera para que asi todos entiendan nuestro blog, incluidos los patrocinadores.

2010/10/25

Xegiba Raid Telebistan

  • RAID Aventura Rioja Alavesa - OION ( etb3)



Argazkiaren gainean klik egin


  • RAID MONTAÑA PALENTINA - Aguilar de Campoo ( Tedeporte - TVE )


Argazkiaren gainean klik egin

  • BELORAID 2010 - Belorado ( Tedeporte - TVE )

Argazkiaren gainean klik egin

2010/10/11

I RAID MONTAÑA PALENTINA

Xegiba Raid, Irailaren 18 eta 19 an, Palentziako, Aguilar de Campoo herrian egin dan I Raid montaña Palentinan hartu dau parte. Xegiba taldea, Egoitz, Ibai eta Xabik osatuta, abentura mailan, eta Gaizkak , Bimont Nutrisport taldeagaz hartu eban parte, elite mailan.


Egoitz Beobide eta Ibai Pinedo Domekako trekkinean

Gure, Espainiako ligako 4. proba izan da, eta bertan 30 talde batu ziran.

Ibai Pinedo Desnivel.com-eko kronikatik


Proba, ligako proba guztiek moduen, egun bitan banatutako proba izan zan. Guztira 130 kilometro, zapatuen 100 kilometro eta domekan gellditzen direzan 30 kilometroak.



Egoitz, Ibai, Gaizka, Xabi eta Urtzi ( Bimont-Nutrisport taldekoa)



  • Zapatuen , proba hasteko, 5km herri orientazio proba bat izan zan eta bertan hirurok hartu behar izan gendun parte. Hau amaitu, eta Xabik eta Ibaik 30 kilometrotako BTT saioa euki eben, proba erdian tirolina bat euki ebelarik, bizikleta eta guzti egin beharrekoa. Proba abentura mailan hirugarren postuen amaitu gendun. Handik, Egoitzek eta Ibaik, 18 kilometrotako trekking gogor bateri aurre egin eutsen, hirugarren postue mantenduz. Segidan, beste trekking bat, 12 kilometrotatakoa, Xabik eta Egoiztek egin ebena, eta trekkineko zati gogorrena egin ostean eta hirugarren postue mantentzea lortu genduanean, eguneko zorigaitza heldu zan. Xabik esgince bategaz, karrera itzi behar izan eban. Lesio gogorra izan zan, eta anbulantzian atara behar izan eben. Xegibarentzat egune amaitu egin zan, nahiz eta 14 kilometrotako piragua saioa euki eta beste 30 kilometro BTT. Pena bat izan zan, baina animoak ez ziren onenak aurrera segitako. Beraz hirugarren postue galdu gendun.


Xegiba taldea : Xabi , Egoitz eta Ibai

  • Domekan, Egoitzek eta Ibaik, proba aurrera jarraitzeko gogoa euki eben, eta 10 kilometrotako trekkinaren ostean, bizikleta hartu eta 20 kilometrotako BTT egin eben, Aguilar de Campoo-ko metaraino, bertan eleiz puntatik, tirolina bat euki ebelarik.

Ibai, Xabi eta Egoitz mapa irakurtzen


Azkenean, eta betiko moduen, Tamarari eskerrak emon behar dotseguz, kriston lana egin eban eta asistentzia lanetan, argazkilari, enfermera, etab. Eta Bizkorreri bebai...

Eskerrik asko halan be, organizazino guztieri, ( aventur, beloradokoak) eta epaile moduen egon zan juezari bebai, danak oso ondo portau ziren Xabigaz eta.

Klasifikazio ofiziala ikusgai dago http://www.aventur.es/ -en

2010/09/25

II RAID CALAMOCHA

XEGIBA RAIDek 4. postuen amaitu zauen II RAID CALAMOCHAn, Espainako ligako 6. proba, Graus eta Sos del rey de Catolico herrietan burutu zan raidean,Xegibarentzat Espainiako ligako hirugarren proba.



Xegiba taldea, Egoitz, Ibai eta Gaizka



130 Kilometrotako proba izan zan, egun bitan banatuta, 100 kilometro zapatuen eta 30 domekan. Xegiba Raid taldea, proba honetara ( Ibai Pinedo, Gaizka Agirre eta Egoitz Beobidegaz) joan zan, asistentzia, animo, laguntza, argazkilari lanetan Iratxe Gondra eta Tamara Sanchez joan zirelarik.


Gaizka eta Ibai mapa trazatzen

  • Zapatuen, proba hasteko, Gaizkak eta Ibaik, bizikletaz pantano baterarte joan eta piraguako proba luze bat euki eben. Segidan, herritik orientazio proba txiki bat egon zan, 4kmtakoa, Egoitzek eta Ibaik egin ebena. Gero Gaizkak eta Egoitzek, 28 kilometrotako BTT gogorra burutu eben. Gero Gaizkak eta Ibaik trekina egin eben, 18kmtakoa, 1000 metroko desnibelagaz, oso gogorra. Segiduen, BTT sektore bat, Egotzek eta Ibai egin ebena, 33 kilometrotakoa. Eta egune amaitzeko, gaueko 23.30 amaitu ebelarik, 17 kilometrotako trekking bat, Gaizka eta Egoitzek egin ebena.



Danon artean, "txiki" txakurra barne, mapa begiratzen


  • Domekan, egune hasteko orientazio proba bat egin eben, 5 kilometrotakoa, Gaizkak eta Egoitzek, segiduen bizikleta hartzeko eta18 kilometrotako BTT sektore bat burutzeko, Ibaik eta Egoitzek. Sektore hoen barruen, eskalda eta tiroline egon zirelarik. Eta egune amaitzeko barrnkismoa euki eben, 2kilometrotako barrankoa, Gaizkak eta Ibaik egin ebena.

Informazioa eta emaitza ofizialak www.raidcalamocha.com -en

2010/09/24

UDAKO OPORRAK

PEDALS DE O´CCITANIA

Uztailean, Xegiba Raid, bizikleteari emoten jarraitu deutso. Gaizka Agirre, Ibai Pinedo, Gorka Sagasti eta Xabi Iturriaga, Pedals de Occitania egitera joan dire.



Pedals de Occitania pirineotan dauen ibilbide bat da, BTT, mendi bizikletgaz egiteko. 230 kilometro dire eta 6000 metroko desnibel positiboa dekona, gogorra beraz. 4 egunetan egitea lortu eben.



Mapan ikusi ahal danez, ibilbidea Vielhan hasi eta Vielhan amaitzen da, 230 kilometroren ostean.

  • 1. etapa. Vielhan hasi eta Bagneres de Luchonen amaitu gendun. 52 kilometro eta 1200 metro desnibel postibo.



  • 2.etapa. Bagberes de Luchonetik St Bertrant de Commingesera. 62 kilometro eta 1800 metro desnibel positibogaz.


  • 3.etapa. St Bertrant de Commingesetik Col de Mentera. 70 kilometro 1800 metro desnible positibo.





  • 4. etapa. Col de mente vielha. 46 kilometro eta 1200 mero desnibel positibo.

2010/07/15

I RAID RIOJA ALAVESA OION

XEGIBA RAID taldea TXAPELDUN izan da, uztailaren 3 eta 4an, Oionen ospatu dan I RAID Rioja Alavesan. Asteburu ederra izan da.
  • Zapatuen, goizeko 10etan hasi gendun, 21 kilometrotako BTT sekzinoagaz, Gaizka Agirrek eta Xabi Iturriagak. Segidan , Trekking luzea izan zan, 12kilometrotan 1000 mteroko desnible igon behar zalariK. Gaizkak eta Iba Pinedok egin eben zati hau. Hurrengokoan, Gaizkak deskanso hartu eta Xabi eta Ibaik BTT sektore bat egin eben, 16 kmtakoa, bero ikaragarri bategaz. Segidan beste treking labur bet, 5km eta 400 metro desnibel positibo, oso zati polte, Gaizka eta Xabik burutu ebiena. Azkenaurreko sektorea, BTT selktore bat, 20 kilometrotakoa eta sektore erdien eskalada be egin eben Gaizkak eta Ibaik, v+ saialtasunez. Amaitzeko, eta bigarren postueaz diferentzia handiagoak ateratzeko, patinetan Xegiba Raid taldeakoak oso ondo egien dabelako, patinetan 6km bidea euki gendun, 250 metro desnibel positibogaz, Ibaik eta Xabik. Egune amaituteko , eleizako erlojutik rapelau egin behar zan, rapel ikusgarrie.

  • Domekan, ordu biko proba izan zan. Hasteko, galapan egiteko orientzino zatie izan zana. Gaizkak eta Ibaik egin ebena eta segidan bizkletak hartu eta BTT sektorea egin gendun, Xegibako, Xabi eta Ibaik. Domekan ez zan sorpresarik egon eta postuek mantenundu egin gendzan. Lehenengokoak amaitu gendun, Raid bat irabazten dogun lehenengoko aldie zalarik.



Eskerrik asko Urtzi eta organizazino guztieri, oso ondo antolatueko raida izan zalako. Opari ederrak eta domekako bazkarie be ederra izan zalako. Animo mtilek, datorren urteko II Raida itzoen gabizelako.



Eskerrik asko, danari, animoak emoten dozuenari batez be. Eta ezin doguz aiztu Nagore eta Tamara, asistentzia lanak, betiko moduen, ederto egin ebezaleko. Betiko moduen, ure, frutek, eta material guzie prest eukiten daurielako, eta gainera argazkiek ataraten dabezelako, eskerrik asko biori.



Hurrengoko proba Irailaren lehenengoko asteburuen dekogu, Pirineoan, Benasquen.

2010/06/23

III BELORAID


III BELORAID - (espainiako txapelketa) XEGIBA RAID 4. POSTUE





Aurreko asteburuen, Burgosen, Belorado herrien, Españako Raid txapelketan parte hartu dogu. Alde batetik XEGIBA RAID taldeak eta beste batetik, Imanolek, Gaizkak eta Ibai Erauzkinek egindako taldea, Arteaztarrak.



Beloraid, egun bitan egiten dan proba da. Zapatuen 100km-tako etapa, eta Domekan 23km-takoa.



  • Zapatuen, goizeko 10etan hasi zan proba. Lehenengoko sektorean, Ibaik eta Egoitzek, 37.5km egin eben BTTn,(bizikletan),(1400m positibo). Honen ostean, Egoitzek eta Xabik, 12.5km-tako trekkina egin eben, (450m positibo). Trekina amaitzeko 200metro uger egin behar izan eben Xabik eta Egoitzek. Bertan, Ibai, itzaroten egon zan, Xabigaz 9km piragua egiteko. Honen ostean, Egoitzek eta Ibaik, 15.5km-tako trekkina euki eben, uretan uger egin ostean. Azkenengo sektorea, 20.30etan hasi eben, Xabik eta Ibaik, 25.5km-tako BTT sektorea, sektore erdian eskalada euki ebelarik, IV. gradukoa. Ondo amaitu gendun lehengoko eguneko etapa, 5. postuen, nahiz eta penagaz gelditu, trekinean orientazio arazo baten ondorioz 45 minutu galdu eta BTT azkenengo sektorean beste 40 minutu galdu ostean. 23.30 etan amaitu gendun lehengoko etapa. Dutxa bat, pasta entsalada bat eta ohira, deskantsetan , behar gendun eta.




  • Domekan, goizeko 9.30 etan hasi gendun. Lehenengoko sektorea, 3.5km-tako trekkina, Ibaik eta Xabik egin eben, proba erdian, rappel bat egon zalarik. Honen ostean, bigarren sektorea. 19.5km-tako BTT sektorea, Beloradon amaitzeko. Probaren erdian, espeleologia euki eben, Xabik eta Egoitzek, oso koba polita, sartzeko arrastaka sartu behar zalarik. Oso ondo joan zan azkenengo etapa hau, postu bat aurreratu gendualako, Raida 4.postuen amaitzeko.




Arteaztarrak ( Gaizka eta Imanol Agirre, eta Ibai Erauzkin), proba ederra be egin eben. Pena izan zan, ezbehar batzuk euki ebezalako. Bizikletakaz arazoak, lehenegoko trekinean baliza bat itzi eben, eta horregaitik aventuran 7. postue lortue eben, bestela, lehenengoko lauren artean egongo ziren. Zapatuko etapan, nahiko ondo ibili ziren. Bizikletako lehen sektorea, Imanolek eta Ibaik egin eben. Trekine, Gaizkak eta Imanolek egin eben, eta hurrengoko, piragua, Imanolek eta Ibaik. Azkenengo trekina, Gaizkak eta Ibaik eta azkenengo bizikleta eta eskalada Imanolek eta Gaizkak. Domekan, Gaizkak sektore biak egin ebezaan, lehengokoan Ibai lagun izan ebala eta bigarrenean ( BTT + koba) Imanol.



Asteburue amaituteko, bazkari eder bat euki gendun Beloradoko polideportiboan, masaje eder bat hartu ostean, eta ezin aiztu, aurretik jan genduzan rabak bebai.



Ezin doguz aiztu Nagore eta Iratxe bebai, bere lana oso oso ona izan zalako, asistentzia guztietan jatekoa eta edatekoa prest egoten zalarik, erropa sikue bebai, eta gainera, beroa, hotza eta gure nerbioak eta prisak aguantau behar daurielarik. Eskerrik asko, zuok barik ezingo gendun bardin egin eta. ( Argazkiek be eurek ataraten dabez eta ).



Hurrengoko proba, Uztailaren lehenengoko asteburuen izango da, Uztailaren 3-4an, Oionen. Proba laburtxoagoa, baina Urtzik prestetan dauenez, oso polita izango dala ez dekogu didarik.


Klasifikazio ofiziala ikusgai dago http://www.aventur.es/ -en




2010/06/02

II. RAID PEÑA GUARA


Pasadan asteburuen, Hueskako hirian, gure lehengoko partaidetza izan da LERA-n ( Liga Española de Raid de Aventura). Asteburu oso gogorra izan da baina azkenean, 19 ordu, 13 minuto, eta 15 segundo ostean, hirugarren postuen amaitutea lortu dogu, ( podium), emaitza ezin hobea , hain gogorra izan dan proban.




  • Zapatuen, goizeko 9etan hasi ginen. 12km korrika + 5.5 km patinetan portu baten gora izan zan lehenengoko sektorea, Ibai eta Xabik eginda. Bigarrena, Xabik eta Gaizkak, bizikletan 1000 metro desnibel positiboa eta 28km. Segidan, Ibaik eta Gaizkak, 22 kilometrotako trekkina egin zaurien, 1100 metro desnibel positibogaz. Hurrengoko sektorea, barrankoa izan zan,7 kilometrotakoa, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, espeleologia egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 3km menditik eta koba. Azkenengo proba, rokodromoan eskalada aurretik, 28 kilometrotako BTT izan zan, gauez, goizaldeko 03.00 etan amaitute zapatuen, guztire, 16 ordu eta 22 minutu.




  • Domekan, 09.30 etan hasi gendun egune. Lehenegoko sektorea, 20 kilometro izan ziren, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, korrika eta biatloia ( patinek + tiro con karabina) egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 2 ordu 51 minututen.

Barriro be, asistentziaren lan ederrra aipatu behar dogu, Nagore eta Tamarana. Oso ondo egin dabe euren lana, proba bakoitza amaitzen gendunean, horniketa eta materiala prest eukiten ebielako, eta gainera animo asko emoten doskuelako, momentu gogorretan


Proba amaitute, dutxa eta bazkarie eder bat emooskuen, podiumetik pasa ostean, eta hirugarren postuko oparie batu ostean (pernile eta ardue). Argazkietan ikusi ahal dozue.

Klasifikazino ofiziala

ESKERRIK ASKO ANIMOAK EMOTEN DOZUEZAN DANORI !!

A! Eta hurrengoko proba, BELORAID, Beloradon, Españako txapelketa eta LERAko gure bigarren proba.

2010/05/18

II RAID PEÑA GUARA


II RAID PEÑA GUARA


Maiatzaren 29,30 ko asteburuen , XEGIBA RAID , Hueskara goaz, Españako Ligako, aurtengo, gure lehenengoko proba. Gogo handiek dekoguz bertan parte hartzeko, guretzat proba barriek dagozelako, ( ferrata bideak, Karabinagaz tiro egitea, etab ). Gaizka, Ibai eta Xabi joango gara parte hartzen, ( Egoitz peninsulatik ibiliko da bizikletan ), Tamara eta Nagore asistentzia moduen datozela.

Azpiko taulan, proba zertan datza ikusi ahal da. Guztire, 138.5 km, egun biten banatute.
  • Zapatuen, goizeko 09.00 etan hasi, eta goizaldeko 04.00 etan zarratuten da kontrola.
  • Domekan, goizeko 10.00 etan hasi eta 13.00 etan zarratuten da kontrola.

informazio gehiago http://www.p-guara.com/

2010/05/03

IX RAID PELAYO - PICOS DE EUROPA

XEGIBA RAID eta ARTEAZTARRAK PODIUMEAN. ZORIONAK !!




Asteburu honetan, Cangas de Oniseko Raidean, Xegiba Raidek bi taldetan banatuta hartu dau parte. Alde batetik, XEGIBA RAID ( Ibai, Egoitz, Xabi) eta bestetik, ARTEAZTARRAK (Amaia, Imanol eta Gaizka ). Asistentzia ( Nagore eta Iratxe ).


Proba oso oso polita izan da. Gainera, oso ondo antolatua egon da. Probaren kronika hurrengoa da.


Zapatuen :
  • 09.00etan hasi. Patinek. 3km Cangas de Oniseko hondartzatik.

  • BTT, 18km.

  • Trekking + espeleologia , 12km

  • Orientazio espezifikoa, 3,3km.

  • BTT + eskalada 14km.

  • Piragua + salto 8m.

Proba oso ondo hasi zan. Patinetan talde biek, oso arin urtenda, bigarren eta hirugarren postue lortu gendun, hasieratik, Ribadesellako hondartza albotik zehar. BTT proban, Xegibak lehenengo postue lortu gendun baina orientazio arazo bategaitik, laugarren posture jaitsi ginen. Arteaztarrak denpora gitzire. BTT proba hau oso polite izan zan, hondartzatik be ibili behar izan ginen eta aldapa gogorrak igon bebai. Trekinean bigarren posture igo gendun, Xegibakoak, eta Arteaztarrak orientazio arazo bategaitik, ordu bete baino gehiago galdu ostean, bigarren posture jaitsi ziren. Handik aurrera talde biek, nahiko ondo joan ginen, "orientazio espezifokoan", baliza guztiek hartu eta gainera denpora oso ona egin gendun. Nahiz eta Xegibakoak BTT proban baliza bat hartu barik itzi, eskaladan, Xegibak ( Ibaik 6b+) eta Arteaztarrak ( Gaizkak 6a) atara gendun. Piraguatan ez zan sorpresarik egon eta lehenengoko egune, lehengoko eta bigarren postuen amaitu gendun, bakoitza bere klasifikazinoan. Xegibak, egunari amaiera emon eutson eguerdiko 15.38 etan eta Arteaztarrak 16.20etan.



Eskerrik asko asistentziari ( Nagore, Iratxe ). Bere lana oso oso garrantzitsue izan zan eta, leku batetik bestera eroan, abituallamientuek preparau, beti materiala eta bazkarie prest egoten zan gu heltzerako, animuek emon, aragazkiek atara, gure aldeko puntuek atara ( jugando a la rana ...) , eskerrik asko benetan.


Domeka

  • 3 ordu, BTT + trekking. Etapa Rogaine

181 puntu lortute, talde biek, gure lehenengo eta bigarren postue mantentzea lortu gendun. Eurie, aldapa gogorrak, abiadura handien egindako proba hau, gogorra baina oso polite da, Rogaine izenekoa.


Eskerrik asko asistentziari ( Nagore, Iratxe ) barriro be. Cangas de Onisen, herrian egin zan orientzaio zatien, Ibaigaz batera, balizak eta estrategia pentsetan ibili zirelako. Oso ondo neskak.


Oso ondo joan da asteburue. Xegiba raid taldekoak oso ondo ibili gara, gure hirugarren raida zan eta. Baina Arteaztarren partaide biren , lehengoko proba izan da, eta oso ondo egin dabe, Amaiak eta Imanolek, ( Gaizkak bebai e!). Zorionak bereziki eureri, lehengokoa izanda eta podiumera igotea oso ondo dau.


Zorionak bebai, DARE 2B Raid Taldeari. 2 puntuko diferentziagaitik ez dabe 3. postue lortu, 4. postue lortu dabe. Oso ondo eurek bebai, orientazioan oso onak dire eta. Euren asistentzia be, Jaione, gure asistentziagaz batera oso ondo konpondu direlako. Ia, hurrengokoan be ikusten garen, Sierra de Guaran edo Beloradon.


Klasifikazinoak hurrengoak dire.


AVENTURA MIXTO : Artetaztarrak 1. postue.


AVENTURA MASCULINO : XEGIBA RAID 2. postue.



(IX RAID PELAYO - PICOS DE EUROPA-ren argazkiek blogaren paginaren goiko aldean )

2010/04/29

IX RAID PELAYO

Eguazteneko azken entrenamientue eginda, Igorretik Urkiolara ( BTT 32km) + orientazio proba Urkiolan ( 7.5km ) prest gauz IX RAID PELAYON parte hartzeko.
Eguraldiaren iragarpenak ez dira oso onak, txarrak ez esateagaitik, zapatuen, %75 eurie, eta domekan, %95 eurie.
Gaur gure babesle baten barri euki dogu bebai, CICLOS YURREBASO, bera izango da gure babesle garrantzitsuena.
Beste barik, astelehenean gure barri eukiko dozue.

2010/04/20

IX RAID PELAYO - PICOS DE EUROPA














XEGIBA RAIDek , Maiatzeran lehenengoko asteburuen, bere denporaldiko lehen RAID-ean parte hartuko dau.
Raid hau, Ribadesellan izango da. Eta hurrengo honek dira bertan izango direzan probak.
PATINES EN LÍNEA: 3,3 Km totalmente llanos. Zona amplia y sin tráfico.

BICICLETA DE MONTAÑA (btt): unos 70/80 km aproximadamente repartidos en varias secciones. A esto habrá que añadirle al menos 1500 metros de desnivel positivo... y mucha orientación encima de la bici.

ESPELEOLOGÍA: se entrará en una pequeña galería sin complicaciones.

CARRERA DE MONTAÑA: Podría ser otra vez la etapa reina, aunque pensamos que tendrá más peso la btt y la etapa del domingo. IMPRESIONANTE, CON UNA DE LAS MEJORES VISTAS DE TODA ASTURIAS. Sin más comentarios. 16 km aproximadamente con unos 1100/1300 metros de desnivel positivo acumulados.

ORIENTACIÓN: Si bien todo el Raid será una prueba de orientación, existirá una pequeña sección de orientación específica, con un mapa escala 1:7500

CANOA: 7 km aproximadamente de descenso de rio sin dificultades.

ESCALADA: Se podrá elegir entre varias vías entre el IV y el 6b+.
ETAPA DOMINGO:
Etapa rogaine. 3 horas de tiempo y todas las balizas que puedas hacer en ese tiempo.

XEGIBA RAID TALDEA















  • EGOITZ BEOBIDE
  • GAIZKA AGIRRE
  • IBAI PINEDO
  • XABIER ITURRIAGA

2009/10/20

BELORAID 2009


XEGIBA RAID-ek BELORAID-ean parte hartu zauen. Proba oso gogorra izan zan, eta gau erdirarte, aventura kategorian, 1. eta 2. postuegaitik leiatzen ibili ginen. Azkenean, goizaldeko, 0.200 etan , proba itzi egin gendun, BTT , proban, eurie, lainoa, hotza eta orientazio txarragaitik.

Hurrengoko urtean, gure partehartzea hobetuko dogu.