2010/06/02

II. RAID PEÑA GUARA


Pasadan asteburuen, Hueskako hirian, gure lehengoko partaidetza izan da LERA-n ( Liga Española de Raid de Aventura). Asteburu oso gogorra izan da baina azkenean, 19 ordu, 13 minuto, eta 15 segundo ostean, hirugarren postuen amaitutea lortu dogu, ( podium), emaitza ezin hobea , hain gogorra izan dan proban.




  • Zapatuen, goizeko 9etan hasi ginen. 12km korrika + 5.5 km patinetan portu baten gora izan zan lehenengoko sektorea, Ibai eta Xabik eginda. Bigarrena, Xabik eta Gaizkak, bizikletan 1000 metro desnibel positiboa eta 28km. Segidan, Ibaik eta Gaizkak, 22 kilometrotako trekkina egin zaurien, 1100 metro desnibel positibogaz. Hurrengoko sektorea, barrankoa izan zan,7 kilometrotakoa, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, espeleologia egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 3km menditik eta koba. Azkenengo proba, rokodromoan eskalada aurretik, 28 kilometrotako BTT izan zan, gauez, goizaldeko 03.00 etan amaitute zapatuen, guztire, 16 ordu eta 22 minutu.




  • Domekan, 09.30 etan hasi gendun egune. Lehenegoko sektorea, 20 kilometro izan ziren, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, korrika eta biatloia ( patinek + tiro con karabina) egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 2 ordu 51 minututen.

Barriro be, asistentziaren lan ederrra aipatu behar dogu, Nagore eta Tamarana. Oso ondo egin dabe euren lana, proba bakoitza amaitzen gendunean, horniketa eta materiala prest eukiten ebielako, eta gainera animo asko emoten doskuelako, momentu gogorretan


Proba amaitute, dutxa eta bazkarie eder bat emooskuen, podiumetik pasa ostean, eta hirugarren postuko oparie batu ostean (pernile eta ardue). Argazkietan ikusi ahal dozue.

Klasifikazino ofiziala

ESKERRIK ASKO ANIMOAK EMOTEN DOZUEZAN DANORI !!

A! Eta hurrengoko proba, BELORAID, Beloradon, Españako txapelketa eta LERAko gure bigarren proba.

1 comentario: