2010/09/25

II RAID CALAMOCHA

XEGIBA RAIDek 4. postuen amaitu zauen II RAID CALAMOCHAn, Espainako ligako 6. proba, Graus eta Sos del rey de Catolico herrietan burutu zan raidean,Xegibarentzat Espainiako ligako hirugarren proba.



Xegiba taldea, Egoitz, Ibai eta Gaizka



130 Kilometrotako proba izan zan, egun bitan banatuta, 100 kilometro zapatuen eta 30 domekan. Xegiba Raid taldea, proba honetara ( Ibai Pinedo, Gaizka Agirre eta Egoitz Beobidegaz) joan zan, asistentzia, animo, laguntza, argazkilari lanetan Iratxe Gondra eta Tamara Sanchez joan zirelarik.


Gaizka eta Ibai mapa trazatzen

  • Zapatuen, proba hasteko, Gaizkak eta Ibaik, bizikletaz pantano baterarte joan eta piraguako proba luze bat euki eben. Segidan, herritik orientazio proba txiki bat egon zan, 4kmtakoa, Egoitzek eta Ibaik egin ebena. Gero Gaizkak eta Egoitzek, 28 kilometrotako BTT gogorra burutu eben. Gero Gaizkak eta Ibaik trekina egin eben, 18kmtakoa, 1000 metroko desnibelagaz, oso gogorra. Segiduen, BTT sektore bat, Egotzek eta Ibai egin ebena, 33 kilometrotakoa. Eta egune amaitzeko, gaueko 23.30 amaitu ebelarik, 17 kilometrotako trekking bat, Gaizka eta Egoitzek egin ebena.



Danon artean, "txiki" txakurra barne, mapa begiratzen


  • Domekan, egune hasteko orientazio proba bat egin eben, 5 kilometrotakoa, Gaizkak eta Egoitzek, segiduen bizikleta hartzeko eta18 kilometrotako BTT sektore bat burutzeko, Ibaik eta Egoitzek. Sektore hoen barruen, eskalda eta tiroline egon zirelarik. Eta egune amaitzeko barrnkismoa euki eben, 2kilometrotako barrankoa, Gaizkak eta Ibaik egin ebena.

Informazioa eta emaitza ofizialak www.raidcalamocha.com -en

2010/09/24

UDAKO OPORRAK

PEDALS DE O´CCITANIA

Uztailean, Xegiba Raid, bizikleteari emoten jarraitu deutso. Gaizka Agirre, Ibai Pinedo, Gorka Sagasti eta Xabi Iturriaga, Pedals de Occitania egitera joan dire.



Pedals de Occitania pirineotan dauen ibilbide bat da, BTT, mendi bizikletgaz egiteko. 230 kilometro dire eta 6000 metroko desnibel positiboa dekona, gogorra beraz. 4 egunetan egitea lortu eben.



Mapan ikusi ahal danez, ibilbidea Vielhan hasi eta Vielhan amaitzen da, 230 kilometroren ostean.

  • 1. etapa. Vielhan hasi eta Bagneres de Luchonen amaitu gendun. 52 kilometro eta 1200 metro desnibel postibo.



  • 2.etapa. Bagberes de Luchonetik St Bertrant de Commingesera. 62 kilometro eta 1800 metro desnibel positibogaz.


  • 3.etapa. St Bertrant de Commingesetik Col de Mentera. 70 kilometro 1800 metro desnible positibo.





  • 4. etapa. Col de mente vielha. 46 kilometro eta 1200 mero desnibel positibo.