2010/06/23

III BELORAID


III BELORAID - (espainiako txapelketa) XEGIBA RAID 4. POSTUE





Aurreko asteburuen, Burgosen, Belorado herrien, Españako Raid txapelketan parte hartu dogu. Alde batetik XEGIBA RAID taldeak eta beste batetik, Imanolek, Gaizkak eta Ibai Erauzkinek egindako taldea, Arteaztarrak.



Beloraid, egun bitan egiten dan proba da. Zapatuen 100km-tako etapa, eta Domekan 23km-takoa.



  • Zapatuen, goizeko 10etan hasi zan proba. Lehenengoko sektorean, Ibaik eta Egoitzek, 37.5km egin eben BTTn,(bizikletan),(1400m positibo). Honen ostean, Egoitzek eta Xabik, 12.5km-tako trekkina egin eben, (450m positibo). Trekina amaitzeko 200metro uger egin behar izan eben Xabik eta Egoitzek. Bertan, Ibai, itzaroten egon zan, Xabigaz 9km piragua egiteko. Honen ostean, Egoitzek eta Ibaik, 15.5km-tako trekkina euki eben, uretan uger egin ostean. Azkenengo sektorea, 20.30etan hasi eben, Xabik eta Ibaik, 25.5km-tako BTT sektorea, sektore erdian eskalada euki ebelarik, IV. gradukoa. Ondo amaitu gendun lehengoko eguneko etapa, 5. postuen, nahiz eta penagaz gelditu, trekinean orientazio arazo baten ondorioz 45 minutu galdu eta BTT azkenengo sektorean beste 40 minutu galdu ostean. 23.30 etan amaitu gendun lehengoko etapa. Dutxa bat, pasta entsalada bat eta ohira, deskantsetan , behar gendun eta.




  • Domekan, goizeko 9.30 etan hasi gendun. Lehenengoko sektorea, 3.5km-tako trekkina, Ibaik eta Xabik egin eben, proba erdian, rappel bat egon zalarik. Honen ostean, bigarren sektorea. 19.5km-tako BTT sektorea, Beloradon amaitzeko. Probaren erdian, espeleologia euki eben, Xabik eta Egoitzek, oso koba polita, sartzeko arrastaka sartu behar zalarik. Oso ondo joan zan azkenengo etapa hau, postu bat aurreratu gendualako, Raida 4.postuen amaitzeko.




Arteaztarrak ( Gaizka eta Imanol Agirre, eta Ibai Erauzkin), proba ederra be egin eben. Pena izan zan, ezbehar batzuk euki ebezalako. Bizikletakaz arazoak, lehenegoko trekinean baliza bat itzi eben, eta horregaitik aventuran 7. postue lortue eben, bestela, lehenengoko lauren artean egongo ziren. Zapatuko etapan, nahiko ondo ibili ziren. Bizikletako lehen sektorea, Imanolek eta Ibaik egin eben. Trekine, Gaizkak eta Imanolek egin eben, eta hurrengoko, piragua, Imanolek eta Ibaik. Azkenengo trekina, Gaizkak eta Ibaik eta azkenengo bizikleta eta eskalada Imanolek eta Gaizkak. Domekan, Gaizkak sektore biak egin ebezaan, lehengokoan Ibai lagun izan ebala eta bigarrenean ( BTT + koba) Imanol.



Asteburue amaituteko, bazkari eder bat euki gendun Beloradoko polideportiboan, masaje eder bat hartu ostean, eta ezin aiztu, aurretik jan genduzan rabak bebai.



Ezin doguz aiztu Nagore eta Iratxe bebai, bere lana oso oso ona izan zalako, asistentzia guztietan jatekoa eta edatekoa prest egoten zalarik, erropa sikue bebai, eta gainera, beroa, hotza eta gure nerbioak eta prisak aguantau behar daurielarik. Eskerrik asko, zuok barik ezingo gendun bardin egin eta. ( Argazkiek be eurek ataraten dabez eta ).



Hurrengoko proba, Uztailaren lehenengoko asteburuen izango da, Uztailaren 3-4an, Oionen. Proba laburtxoagoa, baina Urtzik prestetan dauenez, oso polita izango dala ez dekogu didarik.


Klasifikazio ofiziala ikusgai dago http://www.aventur.es/ -en




2010/06/02

II. RAID PEÑA GUARA


Pasadan asteburuen, Hueskako hirian, gure lehengoko partaidetza izan da LERA-n ( Liga Española de Raid de Aventura). Asteburu oso gogorra izan da baina azkenean, 19 ordu, 13 minuto, eta 15 segundo ostean, hirugarren postuen amaitutea lortu dogu, ( podium), emaitza ezin hobea , hain gogorra izan dan proban.




  • Zapatuen, goizeko 9etan hasi ginen. 12km korrika + 5.5 km patinetan portu baten gora izan zan lehenengoko sektorea, Ibai eta Xabik eginda. Bigarrena, Xabik eta Gaizkak, bizikletan 1000 metro desnibel positiboa eta 28km. Segidan, Ibaik eta Gaizkak, 22 kilometrotako trekkina egin zaurien, 1100 metro desnibel positibogaz. Hurrengoko sektorea, barrankoa izan zan,7 kilometrotakoa, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, espeleologia egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 3km menditik eta koba. Azkenengo proba, rokodromoan eskalada aurretik, 28 kilometrotako BTT izan zan, gauez, goizaldeko 03.00 etan amaitute zapatuen, guztire, 16 ordu eta 22 minutu.




  • Domekan, 09.30 etan hasi gendun egune. Lehenegoko sektorea, 20 kilometro izan ziren, Ibaik eta Xabik eginda. Segiduen, korrika eta biatloia ( patinek + tiro con karabina) egin gendun, Gaizkak eta Xabik, 2 ordu 51 minututen.

Barriro be, asistentziaren lan ederrra aipatu behar dogu, Nagore eta Tamarana. Oso ondo egin dabe euren lana, proba bakoitza amaitzen gendunean, horniketa eta materiala prest eukiten ebielako, eta gainera animo asko emoten doskuelako, momentu gogorretan


Proba amaitute, dutxa eta bazkarie eder bat emooskuen, podiumetik pasa ostean, eta hirugarren postuko oparie batu ostean (pernile eta ardue). Argazkietan ikusi ahal dozue.

Klasifikazino ofiziala

ESKERRIK ASKO ANIMOAK EMOTEN DOZUEZAN DANORI !!

A! Eta hurrengoko proba, BELORAID, Beloradon, Españako txapelketa eta LERAko gure bigarren proba.