2010/05/03

IX RAID PELAYO - PICOS DE EUROPA

XEGIBA RAID eta ARTEAZTARRAK PODIUMEAN. ZORIONAK !!




Asteburu honetan, Cangas de Oniseko Raidean, Xegiba Raidek bi taldetan banatuta hartu dau parte. Alde batetik, XEGIBA RAID ( Ibai, Egoitz, Xabi) eta bestetik, ARTEAZTARRAK (Amaia, Imanol eta Gaizka ). Asistentzia ( Nagore eta Iratxe ).


Proba oso oso polita izan da. Gainera, oso ondo antolatua egon da. Probaren kronika hurrengoa da.


Zapatuen :
  • 09.00etan hasi. Patinek. 3km Cangas de Oniseko hondartzatik.

  • BTT, 18km.

  • Trekking + espeleologia , 12km

  • Orientazio espezifikoa, 3,3km.

  • BTT + eskalada 14km.

  • Piragua + salto 8m.

Proba oso ondo hasi zan. Patinetan talde biek, oso arin urtenda, bigarren eta hirugarren postue lortu gendun, hasieratik, Ribadesellako hondartza albotik zehar. BTT proban, Xegibak lehenengo postue lortu gendun baina orientazio arazo bategaitik, laugarren posture jaitsi ginen. Arteaztarrak denpora gitzire. BTT proba hau oso polite izan zan, hondartzatik be ibili behar izan ginen eta aldapa gogorrak igon bebai. Trekinean bigarren posture igo gendun, Xegibakoak, eta Arteaztarrak orientazio arazo bategaitik, ordu bete baino gehiago galdu ostean, bigarren posture jaitsi ziren. Handik aurrera talde biek, nahiko ondo joan ginen, "orientazio espezifokoan", baliza guztiek hartu eta gainera denpora oso ona egin gendun. Nahiz eta Xegibakoak BTT proban baliza bat hartu barik itzi, eskaladan, Xegibak ( Ibaik 6b+) eta Arteaztarrak ( Gaizkak 6a) atara gendun. Piraguatan ez zan sorpresarik egon eta lehenengoko egune, lehengoko eta bigarren postuen amaitu gendun, bakoitza bere klasifikazinoan. Xegibak, egunari amaiera emon eutson eguerdiko 15.38 etan eta Arteaztarrak 16.20etan.



Eskerrik asko asistentziari ( Nagore, Iratxe ). Bere lana oso oso garrantzitsue izan zan eta, leku batetik bestera eroan, abituallamientuek preparau, beti materiala eta bazkarie prest egoten zan gu heltzerako, animuek emon, aragazkiek atara, gure aldeko puntuek atara ( jugando a la rana ...) , eskerrik asko benetan.


Domeka

  • 3 ordu, BTT + trekking. Etapa Rogaine

181 puntu lortute, talde biek, gure lehenengo eta bigarren postue mantentzea lortu gendun. Eurie, aldapa gogorrak, abiadura handien egindako proba hau, gogorra baina oso polite da, Rogaine izenekoa.


Eskerrik asko asistentziari ( Nagore, Iratxe ) barriro be. Cangas de Onisen, herrian egin zan orientzaio zatien, Ibaigaz batera, balizak eta estrategia pentsetan ibili zirelako. Oso ondo neskak.


Oso ondo joan da asteburue. Xegiba raid taldekoak oso ondo ibili gara, gure hirugarren raida zan eta. Baina Arteaztarren partaide biren , lehengoko proba izan da, eta oso ondo egin dabe, Amaiak eta Imanolek, ( Gaizkak bebai e!). Zorionak bereziki eureri, lehengokoa izanda eta podiumera igotea oso ondo dau.


Zorionak bebai, DARE 2B Raid Taldeari. 2 puntuko diferentziagaitik ez dabe 3. postue lortu, 4. postue lortu dabe. Oso ondo eurek bebai, orientazioan oso onak dire eta. Euren asistentzia be, Jaione, gure asistentziagaz batera oso ondo konpondu direlako. Ia, hurrengokoan be ikusten garen, Sierra de Guaran edo Beloradon.


Klasifikazinoak hurrengoak dire.


AVENTURA MIXTO : Artetaztarrak 1. postue.


AVENTURA MASCULINO : XEGIBA RAID 2. postue.



(IX RAID PELAYO - PICOS DE EUROPA-ren argazkiek blogaren paginaren goiko aldean )

3 comentarios:

  1. Aupa Makinas!

    Zorionak benetan! Os habeis salido! Xabi gaur behingoz ongi lo egingo zenuke ez? xd

    Guri gaizki kontatu dizkigute (edo guk gaizki klikatu) rogainekoa, 23puntu falta baitzaizkigu baina bueno, bakarrik 3.ak izango ginatezke. Bnga ekipo! beste baten izango gara! a cuidarse!

    ResponderEliminar
  2. AUPA EKIPO! hemen dituzue zuen argazki btzuk!

    http://picasaweb.google.com/106430322407234023094

    ondo izan!

    ResponderEliminar
  3. Zorionak daretxubikoen partez, espero dugu hurrengoan batera podiunera igo ahal izatea!

    ResponderEliminar