2010/10/11

I RAID MONTAÑA PALENTINA

Xegiba Raid, Irailaren 18 eta 19 an, Palentziako, Aguilar de Campoo herrian egin dan I Raid montaña Palentinan hartu dau parte. Xegiba taldea, Egoitz, Ibai eta Xabik osatuta, abentura mailan, eta Gaizkak , Bimont Nutrisport taldeagaz hartu eban parte, elite mailan.


Egoitz Beobide eta Ibai Pinedo Domekako trekkinean

Gure, Espainiako ligako 4. proba izan da, eta bertan 30 talde batu ziran.

Ibai Pinedo Desnivel.com-eko kronikatik


Proba, ligako proba guztiek moduen, egun bitan banatutako proba izan zan. Guztira 130 kilometro, zapatuen 100 kilometro eta domekan gellditzen direzan 30 kilometroak.



Egoitz, Ibai, Gaizka, Xabi eta Urtzi ( Bimont-Nutrisport taldekoa)



  • Zapatuen , proba hasteko, 5km herri orientazio proba bat izan zan eta bertan hirurok hartu behar izan gendun parte. Hau amaitu, eta Xabik eta Ibaik 30 kilometrotako BTT saioa euki eben, proba erdian tirolina bat euki ebelarik, bizikleta eta guzti egin beharrekoa. Proba abentura mailan hirugarren postuen amaitu gendun. Handik, Egoitzek eta Ibaik, 18 kilometrotako trekking gogor bateri aurre egin eutsen, hirugarren postue mantenduz. Segidan, beste trekking bat, 12 kilometrotatakoa, Xabik eta Egoiztek egin ebena, eta trekkineko zati gogorrena egin ostean eta hirugarren postue mantentzea lortu genduanean, eguneko zorigaitza heldu zan. Xabik esgince bategaz, karrera itzi behar izan eban. Lesio gogorra izan zan, eta anbulantzian atara behar izan eben. Xegibarentzat egune amaitu egin zan, nahiz eta 14 kilometrotako piragua saioa euki eta beste 30 kilometro BTT. Pena bat izan zan, baina animoak ez ziren onenak aurrera segitako. Beraz hirugarren postue galdu gendun.


Xegiba taldea : Xabi , Egoitz eta Ibai

  • Domekan, Egoitzek eta Ibaik, proba aurrera jarraitzeko gogoa euki eben, eta 10 kilometrotako trekkinaren ostean, bizikleta hartu eta 20 kilometrotako BTT egin eben, Aguilar de Campoo-ko metaraino, bertan eleiz puntatik, tirolina bat euki ebelarik.

Ibai, Xabi eta Egoitz mapa irakurtzen


Azkenean, eta betiko moduen, Tamarari eskerrak emon behar dotseguz, kriston lana egin eban eta asistentzia lanetan, argazkilari, enfermera, etab. Eta Bizkorreri bebai...

Eskerrik asko halan be, organizazino guztieri, ( aventur, beloradokoak) eta epaile moduen egon zan juezari bebai, danak oso ondo portau ziren Xabigaz eta.

Klasifikazio ofiziala ikusgai dago http://www.aventur.es/ -en

No hay comentarios:

Publicar un comentario